XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zergatik bertsolaritza? Lehenago komentatu dugunez bertsolaritzak hezkuntzari dagokion antzeko garapena izanen du.

Hezkuntza, hasiera batetan, geroxeago arrazionalizaturik izan zen giza-eginkizuna besterik ez zen.

Hezkuntza, beraz, jakin nola egin bat genuen; artearen antzeko gauza bat.

Arrazionalismoaren garaian, ordea, Hezkuntzaren praktikak bere jakite berriari hasera eman zion.

Hezkuntzaren zientzia, Pedagogia, hain zuzen ere, jaio zen.

Arte izatetik bere arrazionaltasunera da gaurko bertsolaritzaren bidea.

Baina giza-ekintza guztiekin gauza berbera gertatuko da? Dena arrazionalizatu egin behar da?.

Ez, jakina. Gauza guztiak esplika daitezke, baina ez denak arrazoiaren bat ipin liezaiokeela dudarik ez, nahizeta gure kasua hori ez izan.

Hala eta guztiz, guri interesatzen zaiguna hau da: Zergatik dago bertsolaritza horrelako prozesoaren barruan?.

Literatur idatzi gutzi duen herriak ahozko produkziozkoak diren beste emaitza moetak baditugu: trikitilari koplariak, kontalariak eta abar, desagertzen ari direla.

Bertsolaritzak alde erabat ezberdinak dituela argi eta garbi dago: espektakuloa, olgeta, komunikazio-tresna, sofistika eta abar... baina agian, dituen baliabide pedagogikoak inportantenetarikoak ditugu.

Hasteko bere eduki ludikoa oso azpimarragarria da.

Bertsolaritza gustatzen da joku eta jolasa bait da.

Jolasa, dohaintasunaren zentzua duelako.

Jolasten da jolasteagatik... ez da beharrezkorik ez garapenik ezta hondamenik ere, baina nahia baldin badago jokua bihur daiteke, jokatzeko normaz eta guzti, (...).